Zelanda Berriko 36 urteko emakume batek hainbat hilabetez harreman sexualak izan omen ditu bere semearen ikaskidea den 11 urteko mutiko batekin eta harreman hauek direla eta, emakumeak seme bat izan du. Zelanda Berriko agintariek azaldu dutenez, haur honen zaintza estatuko zerbitzu sozialen esku geratu da.
Antza denez, emakumeak bere semearen ikaskidea etxera gonbidatu eta han mozkortu zuen berarekin harreman sexualak izateko asmoz. Bien arteko harremanak hainbat hilabetez luzatu ziren baina, azkenean, mutikoak honen berri eman zion ikastetxeko zuzendariari. Honen berri jakitean, zuzendaria harremanetan jarri zen estatuko gizarte zerbitzuekin baina ordurako, jada, emakumea haurdun zegoen.
Emakumeak mutikoak emandako bertsioa ezeztatu du eta poliziak ikerketa bat zabaldu du. Zelanda Berriko legedian ez da aurreikusten emakumezkoek bortxaketarik buru dezaketenik eta delitu hau, soilik, gizonezkoei leporatzen zaie. Harreman hauek egiaztatuko balira emakumeari sexu abusuak burutzearen delitua leporatuko zaio eta 14 urtetako gartzela zigorrari egin beharko dio aurre.