150 jarduera baino gehiago Bizkaiko foru museoetan

Programazioaren xedea da Bizkaiko ondare kulturalaren hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian nabarmentzea.

Bizkaiko Foru Museoek 150 kultura-jarduera baino gehiagoz osatutako programazio zabala aurkeztu dute 2024. urterako. “Gurean zeurea. Vive lo que somos” lelopean aurtengo programazioak askotariko ekitaldiak bilduko ditu, adibidez,  aldi baterako erakusketak eta programa bereziak, argitalpen berriak … Adin guztientzako eskaintza izango da: tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, ibilbideak eta antzezpenak. Programazioaren xedea da Bizkaiko ondare kulturalaren hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian nabarmentzea.

Programazioaren puntu nabarmenetako bat foru-guneetan aurkeztuko diren aldi baterako 16 erakusketa berriak dira.

Museoak
  • Arkeologia Museoak “Neandertales. La Historia de la otra humanidad en los Pirineos Occidental”; eta bere ‘Piezaz Pieza’ programaz gain, non bere bildumako piezak erakutsiko dituen, La pieza Invitada: La Esfinge del Teatro de Mérida. PVRO TEATRO aurkeztuko du Oiasso Erromatar Museoaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren lankidetzarekin.
  • Arrantzaleen Museoak “Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024” izenburuko erakusketa aurkeztuko du.
  • Gernikako Euskal Herria Museoak, berriz, aldi baterako hiru erakusketa izango ditu: “Todo mejora con la alimentación ecológica-Eko Lurra”, “Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina” eta Sonia Ruedaren “Hitz politak”.
  • Encartada Fabrika-Museoak aldi baterako bi erakusketa aurkeztuko ditu: “Paisaje deshalecidos en el aire” eta “De la Cámara a la aguja”.
  • Bestalde, Bakioko Txakolin Museoa-Txakolinguneak lau erakusketa eskainiko ditu urtean zehar, tartean “Txakomic” eta “Mairin Mitchell: La Cronista Irlandesa de los Vascos”.
  • Azkenik, El Pobaleko burdinolan, “Señales del tiempo. Burdinaz forjatutako haize-orratzak” erakusketa ikusi ahal izango da. Hortik oso gertu, Muñatones gazteluan,  Abraham Cresques Mallorcako XIV. mendeko geografo eta kartografoari egotzitako mapamundi bat izango da ikusgai.
Erakusketa gehiago

Bilbon, Ondare Aretoak bi erakusketa izango ditu: Clemente & Jesús Arraiz; eta D’Abraira. Gainera, Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillorren atzera begirakoa erakutsiko du.

Programazio osoari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, katalogoa osoa ikus daiteke esteka honen bidez: www.bizkaikoa.bizkaia.eus.