25.000 hanburgesa 39 urtetan

Don Gorske amerikarrak errekor guztiak hautsi ditu: 39 urtetan 25.000 Big Mac hanburgesa jan ditu.

1972ko maiatzaren 17 egun berezia izan zen Don Gorskeren bizitzan. Egun horretan, bere lehen Big Mac hanburgesa jan zuen. Eta bigarrena. Eta hirugarrena. Eta laugarrena, eta horrela hamabigarren hanburgesaraino. Gorskek oso gustoko izan zituen hanburgesa horiek, eta jaten zituen guztiak zenbatzea erabaki zuen. Egun horretan hasita, eta 39 urtez, Gorskek egunero Mac Donalds jatetxe bat bisitatu ohi du Big Mac baten bila. Denbora horretan guztietan, 25.000 hanburgesa jan ditu, ia bi hanburgesa egun bakoitzeko. Hasieran, hanburgesarekin batera patata frejituak ere eskatzen zituen, baina 90ko hamarkadan ohitura ohi baztertu zuen. Orain, bi helatu eskatzen ditu patata frejituen ordez.

Garbi dago Gorskek jarraitu duen dieta ez dela egokia, baina 57 urterekin osasunez nahiko ondo dago, eta gizendu ere ez da gehiegi gizendu, apika, egunero 16 kilometro ibiltzen dituelako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.