Espainiako Gazteriaren Kontseiluak (CJE) 2015. urteko lehen hiruhilekoari dagokion Emantzipazioaren Behatokiaren txostenaren berri eman du. txosten horrek, estatuan bizi diren gazteen lan eta gizarte baldintzak aztertzen ditu, batez ere, etxebizitza eta enplegua alorretan sakontzen duelarik.
Aipatu txostenaren ondoriorik azpimarragarriena honakoa litzateke: estatuan bizi diren 30 urtetik beherako gazteen %80 inguru bere gurasoen etxean bizitzen jarraitzen du. Hau da, soilik gazteriaren %21,5ak emantzipatzea lortu du. CJEk oso irakurketa ezkorra egiten du datu horren inguruan, izan ere, datu horren atzean gazteriak pairatzen dituen lan baldintza kaxkarrak aurkitzen dira.
Txostenean azaltzen denez, gazte batek, batez beste, bere diru sarreren %59,5 bideratu beharko luke etxebizitza duin bat erosteko.
Enpleguari dagokionez, txostenak 25 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa %51,4koa dela dio. 25-29 urte bitartekoen artean, aldiz, %30etik gorakoa eta 20-34 urte bitartekoen artean %24. Bestalde, enplegu bat izateak, gazteen kasuan, ez du bizitza proiektu sendo bat eraikitzeko aukera ematen. Izan ere, gazteen %30ak lanaldi partzialeko kontratua du eta %56,7k berez duten prestakuntza maila baxuagoa eskatzen duten lanpostuetan dihardu.
Baldintza horietan, edozein gazteri bere gurasoen etxetik alde egitea oso zaila egiten zaiola salatzen du CJE-k. Txostenean azaltzen denez, gazte batek, batez beste, bere diru sarreren %59,5 bideratu beharko luke etxebizitza duin bat erosteko. CJE-ko presidente den Héctor Saz-ek adierazi duenez, “lan merkatuan barneratzeko ezintasuna eta gazte-lanpostuetan nagusi den prekarietatea dira emantzipaziorako oztopo nagusienak”.