300 euroko laguntza hilero gazteen emantzipazioa laguntzeko

Gazteak 28 urterekin independizatu ahal izateko estrategia onartu du Eusko Jaurlaritzak

2030. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko gazte gehienek bere kontura bizitzen egon beharko lukete, bere gurasoen etxetik at. Hori da, hain zuzen ere, gazteen emantzipazioa laguntzeko Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen 2030 Euskal Estrategiaren helburuetako bat. Ekimen horrek gazteen batez besteko emantzipazio-adina bi urtetan jaitsi nahi du eta, horretarako, hilean 300 euroko laguntza eskainiko die gazteei.

Neurria 25 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta onuradunek bi urtez jaso ahal izango dute laguntza, betiere, etxebizitza baten alokairu edo erosketa kontratua baldin badute.

Estrategia berriaren xedea da emantzipaziorako batez besteko adina 28 urtetara jaistea eta horregatik neurria aipatu adin-taldeko gazteei zuzentzen zaie. Neurri horrekin 2030erako gazteen emantzipazio-tasa % 50era hurbiltzen lagundu nahi da, Europar Batasunean den batezbestekoarekin bat egiteko  (% 50,6).

Bateragarriak

Iragarri berri den laguntza horrez gain, gazteek beste hainbat laguntza jasotzen jarraitu ahal izango dute, hala nola, hilean 200 euro seme-alaba bakoitzeko, hiru urtera arte; Gaztelagun programaren alokairurako laguntzak; Haur Eskolen 0-2 urteko etapa doakoa; ondorengoengatiko zerga-kenkariak; edo bateragarritasunaren arloan indarrean dauden neurriak.

Gainera, gazteentzako sustapen publikoetako etxebizitzen kupoa ere handituko da, eta laguntza espezifikoak ezarriko dira 25 urtera arteko gazteentzat, familia-laguntzako sarerik ez dutenentzat eta kalteberatasun-egoeran dauden 18 urtetik gorakoentzat.