Joy Tomkins, 81 urteko emakume britaniarrak ez du zalantza izpirik utzi nahi. Horrela, kasua emango balitz, ez du ‘berpiztua’ izan nahi, eta medikuei mezu garbia utzi die, tatuaje bat bularraldean. Mezuak ez du zalantzarako tokirik uzten: “Ez nazazue berpiztu”. Momentua iristen zaionean joan nahi du Tomkinsek eta, horregatik, bere borondatea komunikatzeko gai izango ez denaren beldur, ideia original hau izan du. Bere obsesioa haratago joan da, eta badaezpada ere, bizkarrean ere beste tatuaje bat egin du: gezi bat eta PTO hizkiak (Please Turn Over- Arren buelta eman) bularraldean den mezua irakurria izango dela ziurtatzeko.
BBCen aditzera eman duenez, Joy Tomkinsek ez du karga bat izan nahi, eta horregatik, nahiago du berpiztua ez izatea. Gaixorik izan ez arren, bizitza ona izan duela onartzen du, eta 80 urte onekin nahikoa duela onartu du. “100 urtetara iristeko aukerak beldur ematen dit” onartu du Tomkinsek.