Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Nafarroan egin diren gazteria arloko unibertsitate-ikasketa amaierako lan onenen sariak banatu ditu. Deialdia bi kategoriatan banatuta zegoen: Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak. Irabazleek 1.500 euroko saria jaso dute eta accesitek 500 euro.
Emakumearen hipersexualizazioa
Gradu Amaierako Lanak atalaren barruan, emakumearen hipersexualizazioa jorratzen duten bi lan izan dira sarituak. Lehen saria Itxaso Lópezek eskuratu du “Onlyfans: pornografia negozio forma berriak gazteen artean” lanagatik. Atal horretako accesita Paula Ruízek jaso du “Emakume gazteen hipersexualizazioa sare sozialetan” lanagatik. López eta Ruíz Gizarte Laneko graduko ikasleak dira NUPen.
Master Amaierako Lanak kategorian, berriz, lehen saria Javier Morachok jaso du “Bigarren Hezkuntzako zentroetako partaidetzarako lehen urratsak” lanagatik. Accesita, atal horretan, Alexandra Duránek jaso du “Gazteriak arduren esparruan duen zereginaren inguruko kontakizunen azterketa” lanagatik.
Guztira 28 lan aurkeztu dira lehiaketaren lehen edizio honetara. Deialdi hau sortu da gazteriaren eta biztanleriaren talde hori eragiten duten errealitateen gainean azterketak eta ikerketak sustatzeko asmoarekin.