Onintza Enbeitia eta Jon Maia Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian izango dira datorren apirilaren 5ean bertsolaritzaren eta literaturaren arteko harremanaren inguruan hausnartzeko. Solasaldia “Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean” zikloaren barruan izango da eta ETB1-eko ‘Artefaktua’ saioaren aurkezle Yolanda Mendiola izango da moderatzaile.
Topaketa 19:00etan hasiko da eta Enbeitia eta Maia, besteak beste, bertsolaritzak euskal literaturan duen eraginaren, literaturak bertsoak sortzeko balio ote duen eta irakurleek edo entzuleek sormen-lana baldintzatzen ote duten bezalako gaien inguruan arituko dira.
Sarrera doakoa izango da. Bertaratu ezin duten horiek ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango dute Bidebarrieta Kulturguneko Youtube kanalaren bidez.