Noviembre Fantasmaren hirugarren denboraldia

Plataforman aurtengo edizioko edukiak ez ezik egitasmoa osatzen duten lau zinema jaialdietako aurreko edizioetako edukiak ere ikusi ahal dira

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren AsteakFancinekTerror Molinsek eta Isla Calaverak elkarlanean garatutako ‘Noviembre Fantasma’ ekimena bueltan da udazkenarekin batera. Egitasmoak fantasia eta beldurrezko generoarekin harremana duten berariazko edukiak eskaintzen ditu.

Aurtengoa egitasmoaren hirugarren edizioa da. Lehenengoa 2020. urtean ospatu zen, pandemia garaian. Iaz Isla Calavera zinemaldi kanariarrak bat egin zuen egitasmoarekin eta horrela, lau dira jada bertan parte hartzen duten jaialdiak.

Egitasmo horren barruan, sustatzaileek eduki alternatiboak aurreratzen dituzte urriaren hasieran, jaialdi bakoitzaren atariko gisa. Modu horretan, plataformak sariketen karteldegia osatuko du online edukiekin; izan ere, aurtengo lau zinema-jaialdietako edizioak guztiz presentzialak izango dira. Edukiak noviembrefantasma.com plataforman ikusi ahal izango dira. Aurtengo edizioko edukiak ez ezik, bertan aurreko edizioetako hainbat lan ere aurki daitezke.

Gainera, edizio berri honetan egitasmoak irudi berria estreinatuko du.