Gauekoak programak, Gasteizko Emaize sexologia zentroarekin batera, sexologiaren inguruko hiru tailer antolatu ditu. Horietako bakoitzean gai ezberdina jorratuko da. ‘Sexualitateak bizitzen’ izenburupean irakatsiko diren aipatu tailer horien xedea da, norberaren sexu-bizipenetik abiatuta, norberaren buruaren ezagutza sustatzea da, ingurune intimo eta aktiboa erabiliz.
Saioak metodologia sortzaile batean oinarrituko dira. Taldea izango da, une oro, prozesu osoaren erdigunean, norbanakoen interesak, bizipenak eta erritmoak errespetatuz.
Saioak Landatxo gizarte-etxean izango dira urriaren 7an, azaroaren 11an eta abenduaren 9an, 18:00etatik 20:30etara.