Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileen VII. ediziorako epea zabaldu du. Ekimen horren xedea da gazteek garatzen dituzten, gazteei zuzentzen zaizkien eta izaera soziala duten proiektuen garapena laguntzea. Aurkeztutako hautagaitzen artean, NGIk 30.000 euro bideratuko ditu herritarrek gehien bozkatzen dituzten hiru proiektuetara.
Hautatuak diren egitasmo bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jasoko ditu gauzatu ahal izateko. Egitasmo irabazleak 2023an zehar gauzatu beharko dira bere osotasunean eta Nafarroako Foru Erkidegoan.
Egitasmoak
Aurkeztutako proiektuek gizarte-mailan lagundu beharko dute, parte-hartzeari, prestakuntzari, kulturari, berdintasunari, inklusioari, osasunari, etxebizitzari, kirolari, enpleguari eta belaunaldien arteko harremanei lotutako edozein alderditatik. Haren helburuen artean dago tokiko gazteek proiektu bat ezartzeko faseetan parte hartzea, diseinutik hasi eta azken baloraziora arte.
Balorazio teknikoaren iritziz parte-hartzerako baldintzak betetzen dituzten egitasmoek bozketan parte hartuko dute. Bozketan Nafarroan erroldatuta dauden 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiek parte hartu ahal izango dute. Bozketa NGIren web gunean egingo da martxoaren 6tik 19ra bitartean.
Hautagaitzak aurkezteko epa datorren otsailaren 28an amaituko da. Kasu horretan ere, NGIren web gunearen bidez igo beharko dira proposamenak. Orrialde berean programaren oinarriak aurki daitezke.