Getxophotok etenaren inguruan hausnartzera gonbidatzen du

Bere XVII. edizioan, jaialdiak aurten 50 urte beteko zituen Algortako Gwendolyne aretoa omenduko du

Getxophotok “Etena!” leloa izango duen aurtengo bere programazioa aurkeztu du. Ekainaren 1etik 25era bitartean izango den edizio berriak etenaren potentzial politikoaren inguruan hausnartu nahi du, gelditzea ez baita pasibotasunaren sinonimoa eta, are gutxiago, deskonexioarena.

Hortaz, jaialdiaren XVII. edizioak etena bat egitera eta erritmoa jaistera gonbidatuko ditu bisitariak. Aurten, ohikoak ez diren formatu, euskarri eta espazioen aldeko apustua egingo da. Suitza, Japonia, Maroko, Ekuador, Mexiko, Argentina, Erresuma Batua, Brasil edo Grezia bezalako herrialdeetatik etorritako 22 artisten lanak ikusi ahal izango dira.

Omenaldia

Getxophotok, gainera, omenaldi berezia eskainiko dio aurten 50 urte beteko zituen Algortako Gwendolyne aretoari. 1999an ateak itxi zituen arte, zuzeneko musikarako erreferentziazko aretoa izan zen Bizkaian, eta Karina, Massiel edo Los Panchos bezalako izen handiak igaro ziren handik, eta Getxo Sound talde-belaunaldia hazten ikusi zuen, nazioarteko rockaren erreferentzia handiekin agertokia partekatuz, hala nola Supersuckersekin edo Teenage Fanclubekin.

Argazkia: @LucasBambozzi