Kutxa Fundazioak Inspira Gazteak sarien lehen edizioa jarri du abian. Sarien helburua da Gipuzkoako 20 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntza eta aintzatespena ematea, beren ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, lidergoagatik eta hazteko potentzialagatik, ekintzailetza-gaitasunagatik, merezimenduengatik eta beste pertsona batzuentzat eredu izateagatik nabarmentzen badira.
Deialdiak saritu egiten ditu gizartearengatik, ingurumenarengatik, hezkuntza-berrikuntzarengatik eta/edo Gipuzkoaren eraldaketa sozialaren aldeko ezagutza sortu eta sustatzearengatik konpromisoa eta ekintza erakusten duten ibilbide pertsonalak.
Kategoriak
Sariketa bost kategoriatan banatuta dago: gizarte-ekimena, ingurumen-ekimena, hezkuntza-berrikuntza, ezagutzaren sustapena eta ekintzailetza. Kategoria bakoitzeko irabazleak 15.000 euro jasoko ditu.
Gizarte-ekimena: gizarte-berrikuntzatik abiatuta gizartean diren arrakalak eta desparekotasunak murrizten laguntzen duten ekimenak eta ekintzak sustatzen dituzten gazteak sarituko dira.
Ingurumen-ekimena: berotze globala arintzen eta larrialdi klimatikora egokitzen laguntzen duten gazteei zuzendua.
Hezkuntza-berrikuntza: gaitasun kritikoa eta sortzailea duten gazteei zuzendua, ekitatea eta bikaintasuna bermatuko duten hezkuntza-eredu eta -ekimen berriak proposatzen dituztenak.
Ezagutzaren sustapena: Ezagutza sortzeko eta gizarteratzeko konpromisoa duten eta arteen, zientzien edo letren ezagutza bultzatuko duten ekimenak diseinatzeko eta garatzeko gai diren gazteentzat.
Ekintzailetza: lidergo gaitasunagatik nabarmentzen diren gazteentzat.
Sariak jasotzeko aukera izango dute Gipuzkoan jaio edo bizi diren 20-30 urte bitarteko gazteek.
Hautagaitzak www.kutxa.eus webgunean lor daitekeen formulario baten bidez aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 26kan amaituko da.