Talde Gune entsegu lokaletan izena emateko epea zabalik

Azaroaren 6tik 20ra bitartean izena ematen duten musikari gazteen artean zozketa egingo da azaroaren 30ean

2015ean, Gasteizko Udalak, Talde Gune enpresarekin elkarlanean, Gasteizko banda gazteei lehen urratsak ematen laguntzeko proiektu bat hasi zuen. Egitasmo horren baitan, udalak musikari gazteei laguntza ekonomikoa ematen die Talde Gunek prestatutako lokalak alokatzeko, bertan entseatu eta beren abestiak grabatu ahal izan ditzaten. Lokal horiek prezio sinboliko batean alokatzen dira: 2 euro orduko bakarlarientzat eta 3 euro orduko taldeentzat. Tarifa hau Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak ematen duen % 60ko laguntza ekonomikoari esker lor daiteke.

Talde Gune aretoak

Areto horien erabilera-ordutegia ausazko hautaketa-prozesu baten bidez esleitzen da. Azaroaren 30ean egingo den zozketan parte hartzeko, interesatuek azaroaren 6tik 20ra eman beharko dute izena. Ordutegi egokia lortzen ez duten eskatzaileak itxarote-zerrenda batean geratuko dira.

Programa hau bi kidez edo gehiagoz osatutako musika-taldeei zein banakako musikariei irekita dago. Taldeei emango zaie lehentasuna, instalazioen erabilera hobeto aprobetxatu ahal izateko. Aretoak gutxienez astean 2 orduz erabilia ahal izango dira, eta pertsona edo talde berak ezingo ditu 4 ordu baino gehiago jarraian hartu.

Iaz, 47 pertsona batu ziren ekimenera, 37 urteko batez besteko adinarekin. Parte-hartzaileen heren bat, gutxi gorabehera, 30 urtetik beherakoak dira.