Udako jarduerak Txurdinagako Skate Park-en

Campusean, maila guztietara egokitutako skate eskolak emango dira, skater profesionalen babespean.

Txurdinagako udal kiroldegiak skate-park-eko udako campusetan izena emateko epea ireki du. Jarduera horiek uztailerako eta abuzturako daude programatuta, eta skatean adin eta trebetasun-maila guztietako pertsonei zuzenduta daude.

Izen-ematea guretxokoskateskola@gmail.com posta elektronikoaren bidez edo 628 49 61 64 telefonora deituz egin daiteke. Campusak astelehenetik ostiralera egingo dira, 8: 30etatik 14:30etara. Aurten, berrikuntza gisa, eguna ahalik eta gehien aprobetxatu nahi dutenentzat 16:00ak arte luzatuko den bazkari-zerbitzua eskainiko da.

Campusean, maila guztietara egokitutako skate eskolak emango dira, skater profesionalen babespean. Gainera, izena ematen dutenek skatearen kulturarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute, hala nola graffiti tailerretan, fingerskate-an eta taulak diseinatu eta sortzeko tailerretan, besteak beste.