Ingeleseko C1 titulua lortzeko laguntzak

Gasteizen bizi diren eta ingelesezko C1 maila lortu duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek jasoko ahal izango dituzte laguntzak

Gasteizko Udalak 150 euro bitarteko laguntzak eskainiko dizkie ingeleseko C1 maila lortzen duten hiriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteei. Eskaerak egiteko epea irailaren 3an hasi eta 30ean amaituko da. Iazko abendutik aurtengo abuztuaren amaierara arte titulua lortu duten horiek eskatu ahal izango dute laguntza. Eskaera egiteko unean oraindik titulua lortu ez bada, titulazioa gaindituta dagoela eta titulazioa jasotzeko zain dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da. Udal Gazteria Zerbitzuak koordinatuta, 30.000 euroko aurrekontua bideratuko da laguntza horietara.

Gazteek, gehienez, 150 euroko laguntza jaso ahal izango dute titulu ofizial bakoitzeko. Tituluaren zenbatekoa 150 eurora iristen ez bada, titulua lortzeko ordaindutako kostuaren zenbatekorako dirulaguntza emango da.