Zabalik da Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Gazteen Epaimahaian izena emateko epea

Gazte Epaimahaia osatuko duten 18 eta 30 urte bitarteko 100 gazteek Film Laburrik Onenaren Gazte Saria erabakiko dute

Zabalik dago Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Gazte Epaimahaian izena emateko epea. Hemeretzigarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak 100 pertsonaz osatutako epaimahai hau sortzen laguntzen du. Epaimahai gaztea Film Labur Onenaren Gazteriaren Sariaren irabazlea aukeratzeaz arduratuko da.

Izena emateko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik eta eskaerak Donostia Gazteriaren webgunean  egin behar dira. Eskaeren kopurua 100 plaza baino gehiagokoa balitz, lehentasuna emango zaie Donostian erroldatuta dauden gazteei, eta, beharrezkoa izanez gero, urriaren 15ean zozketa publikoa egingo da plazak esleitzeko.

Hautatutakoek urriaren 21a baino lehen baieztatu beharko dute epaimahai gaztean parte hartu ahal izango dutela. Hori egin ezean, itxaron-zerrenda bat erabiliko da. Urriaren 25ean, Gazte Epaimahaiko 100 kideak film laburren proiekzioan izango dira Victoria Eugenia Antzokian. Proiekzioak amaitzean, epaimahaia osatzen duen kide bakoitzak bere botoa emango du, eta horrela erabakiko da zein izango den film labur irabazlea. Epaimahaiko bi kidek emango dute sariaren berri.