DK Poesia lehiaketaren 8. edizioa

Lehiaketaren helburu nagusiak dira euskarazko poesia sustatzea eta 35 urtetik beherako egile gazteei laguntzea

Abian da Donostia Kulturak, Balea Zuria argitaletxearekin elkarlanean, antolatzen duen DK Poesia Lehiaketaren aurtengo edizioa. Lehiaketa honen helburu nagusia da euskarazko poesia sustatzea eta 35 urtetik beherako talentu literario berriak bultzatzea.

Lehiaketara aurkezten diren lanek 600 eta 1.000 bertso-lerro arteko luzera izan beharko dute. Gaia, errimak eta silaba kopurua guztiz askeak izango dira. Lanak bidaltzeko epea  abenduaren 31n amaituko da. Lanak posta elektronikoz bidali beharko dira dkpoesialehiaketa@donostia.eus helbidera. Lehiaketaren oinarri osoak esteka honetan daude eskuragarri.

Epaimahaia literatura arloko hiru pertsona ezagunek osatuko dute: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi. Epaia 2025eko martxoaren 21a baino lehen jakinaraziko da. Irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eskudirutan, Imanol Larrinaga margolariaren akuarela bat eta Balea Zuria argitaletxeak bere lana argitaratutako du. Gainera, irabazleak “Poesia eta Pentsamendua” programan parte hartzeko aukera ere izango du, bere lanaren zabalkundea egin ahal izateko.