Zurrumurruen aurkako formakuntza Bilbon

Bilboko Udalak bizikidetza hobetzea eta diskriminazioa ekiditea helburu duen 10 orduko formakuntza-modulu bat eskainiko du Abandoko barrutian

Abandoko Barrutiak bat egingo du aurtengo azken hiruhilekoan Bilboko Udalaren Zurrumurruen Aurkako Estrategiarekin. Modu horretan, Abandok jada Rekalde, Begoña, Deustu, Basurtu, Uribarri eta Txurdinaga-Otxarkoagan emandako urratsak jarraituko ditu. Estrategia horren xedea da aniztasun etniko eta kulturalarekin harremana duten zurrumurru, estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea.

Abandon egingo diren esku-hartzea azaroan hasiko dira doako formakuntza-modulu batekin. Modulu horrek hamar orduko iraupena izango da, bi orduko bost saiotan banatuta, eta Barrainkua kalean den Udal Zentroan emango da.

Saio horietan estereotipoen kontrako borrokarekin harremana duten alderdi ezberdinak jorratuko dira eta, aldi berean, kulturarteko bizikidetza sustatuko da.

Bost saio

Lehenengo saioan, azaroaren 5ean, Antropologian doktore Andrea Ruiz Balzolak ‘Estereotipoak, arrazakeria eta xenofobia: zertaz ari gara?’ izenburuko saioa eskainiko du.

Azaroaren 7an, Marra Ngomek kulturarteko bitartekaria Euskadiko Munduko Medikuak elkartean, ‘Nola izan zurrumurruen aurkako eragile’ saioa emango du.

Biltzen Integraziorako eta Kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko teknikari Maya Amranek ‘Genero-ikuspegia zurrumurruen aurkako estrategian’ izenburuko saioa eskainiko du azaroaren 12an.

Bi egun geroago, azaroaren 14an, Nevipen elkarteko Mari Carmen Jiménezek eta Kale dor Kayiko elkarteko Ramón Motosek ‘Hitz egin dezagun antigitanismoari buruz’izenburuko saioa gidatuko dute.

Azken saioan, azaroaren 19an, Mauge Cañadak ‘Gizarte-komunikaziorako eta -eraldaketarako tresnak’ izenburuko saioa emango du.

Saio guztiak 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira.

Saioetan izena emateko aukera jada zabalik da eta antirumores@bilbao.eus edo amekadi@gmail.com posta elektroniko helbideetako batera idatziz edo 662 425 662 telefonora deituz egin daiteke.