Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) oinarrizko beharrak estaltzeko diru-sarrera nahikorik ez duten herritarrei ematen zaien laguntza da.
Euskal gazteen kasuan, aipatu laguntza jasotzen duten jasotzaileen kopuruak beheranzko joera du 2013. urteaz geroztik eta gutxieneko mailetara iritsi da 2022an eta 2023an. Zehazki, Euskadin bizi diren 18-34 urte bitarteko gazteen % 2,9k DSBE laguntza jaso zuen 2023an. Kontuan hartu behar da 2013. urtean DSBE jasotzen zuten gazteen kopurua % 4,2 zela.
Gehiago dira laguntza hori jasotzen duten emakume gazteak (% 3,4) gizon gazteak baino (% 2,5). Joera hori jada 2013an azaldu zen eta urtez urte mantendu ohi da, gutxi gorabehera, puntu bateko aldearekin. DSBE zuzenean jasotzen duten gazteen ehunekoa ez da % 3ra iristen, baina gazteen % 5,8 kideren batek DSBE jasotzen duen etxeetan bizi dira. Zorionez, datu horrek joera ere beherazkoa da 2018. urteaz geroztik eta, horrek, nolabait, laguntza hori jasotzen duten etxekoen unitate gazteen kopurua pixkanaka murrizten ari dela adierazten du.