Gazteen emantzipazioari buruzko hitzaldia Kontadoresen

Azaroaren 6an, 18:00etatik aurrera, gazteen emantzipaziorako diren aukerak azalduko dira Kontadores Gazte Zentroan

Donostia Gazteriak, GAZ Emantzipaziorako Zerbitzuarekin batera, ‘Etxebizitza eta Gazteak: Aukerak eta baliabideak ezagutuz’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du datorren azaroaren 6an Kontadores Gazte Zentroan. Hitzaldia 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie eta saioan gazteen emantzipaziorako garrantzitsuak diren hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola, etxebizitza bat alokatzeko edo erosteko dauden laguntza eta bestelako alternatibak.

Hitzaldiak informazio argia eta zehatza ematea du helburu, bertaratzen diren gazteek etxebizitzaren inguruan hartu behar dituzten erabakiak hartzeko beharrezkoa duten informazioa izan dezaten. Horrela, hitzaldian aukeran diren etxebizitza- eta laguntza-aukerak azalduko dira, eskura dauden baliabideen inguruko informazio osoa helarazteko. Gainera, kontsultak egiteko gune bat ere izango da, gazteei etxebizitzaren eta emantzipazioaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera emateko.

Saioa euskaraz eta gaztelaniaz emango da, parte-hartzaileen euskara ezagutzaren arabera. Hitzaldia doakoa da, baina bertaratu ahal diren gazteen kopurua mugatua izango da eta, horregatik, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea inprimaki honen bidez.