Amets erotikoen esanahia


Gezurra badirudi ere, gizakion sexu organorik garrantzitsuena burmuina da. Hori dela eta, ohean egiten dena bezain garrantzitsua da zer egin nahiko genukeen hori. Horrela, gure burmuinak errealitatean kitzikapen fisikoaren bidez lor daitekeen plazera gaindi dezaketen sentsazioak sortzeko gai da.

Amets sexualak, gizon zein emakumezkoen gauza badira ere, horiek modu desberdinean bizi ditugu; emakumeek egungo bikotearekin edota aurreko erlazio batekin amets egiten duten bitartean, gizonek ezagutzen ez dituzten emakumeekin egiten ei dute amets.

Aipatu ikerketa horien baitan, amets erotikoek gure sexu nahia areagotzen dute. Horrela, ‘amets hezeak’ izenarekin ezagutzen direnak eman daitezke. Kasu horietan, ametsaren bidez lortutako kitzikapena hain handia denez, gure sexu organoak lubrikatu egiten dira automatikoki. Emakumeen kasuan orgasmora irits daitezke eta gizonezkoetan, berriz, eiakulaziora.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.