Eguzkian dena da itzela

UPV/EHUko irakasle batek, Juan Carlos Gorostizagak, (Milenko Bernadic irakaslearekin batera) ‘Sin embargo no se mueve’ izenburuko liburua argitaratu du berriki. Liburu horrek, zer esan handia eman du, gezurra badirudi ere, geozentrismoaren ideia defendatzen baita bertan, hots, gure planeta unibertsoaren zentroa dela, hain zuzen ere.

Orain arte dugun ebidentzia zientifikoari so eginez, garbi dago gure planetak eguzkiaren inguruan bira egiten duela (heliozentrismoa), baina zer dakigu izar honen inguruan? Eguzkia gure galaxiaren erdigunea da eta nahiko osagai sinpleak ditu: Helioa (% 24), Hidrogenoa (% 74), Oxigenoa (% 1) eta beste % 1 bestelako osagaietan. Osagaietan oinarrituta, eguzkia izar gaseosoa dela baiezta daiteke.

Datuak

Eguzkiaren inguruko datu guztiak itzelak dira, are gehiago, gure planetarekin alderatzen badugu. Horrela, Eguzki Sisteman den masa osoaren % 99,8 eguzkian bertan aurkitzen da (beste % 0,2aren ia guztia Jupiterren da). Bere grabitate indarra ere itzela da; Plutoi bezalako planeta batek, ia 6 mila milioi kilometrotara egonik, eguzkiaren orbitara itsatsita jarraitzen du.

Eguzkiaren ezaugarririk nagusietako bat, eta gure bizitzarako funtsezkoa dena, bere tenperatura da. Adituen ustetan, eguzkiaren tenperatura, bere azalean, 6.000ºC baino altuagoa da, eta nukleoan, beraz, askoz ere handiagoa izango litzateke, 15.000.000ºC ingurukoa, hain zuzen ere. Tenperatura altu horiek hidrogeno eta helioaren arteko fusioari esker lortzen dira. Osagai horiek guztiak ‘erretzen’ ari direnez, egunen batean eguzkia ‘itzali’ egingo dela aurreratzen dute zientzialariek, baina horretarako, egindako kalkuluen arabera, oraindik bost mila miloi urte inguru falta omen dira. Kontutan hartu behar dugu eguzkia duela 4.650 miloi urte inguru sortu zela.

Eguzkia itzaltzen den une horretan, Izar Erraldoi Gorri batean bihurtuko da eta Artizarra eta Merkurio hartuko ditu bere gain. Gure etorkizuna ere ez da oso positiboa izango. Erregai guztia xahutzean, berriz, eguzkia Izar Nano Zuri batean bilakatuko da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.