Irailaren 16 eta 22 bitartean Mugikortasunaren Europako Astea ospatu da gure artean “Konbinatu eta mugi zaitez!” lelopean. Aurten, helburu nagusia izan da garraio publikoa edo bizikleta bezalako garraio jasangarrien erabilera sustatzea. Izan ere, jasangarriak ez diren garraiobideetan egiten diren bidaiek oso eragin negatiboa dute ingurumenean. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteriaren garraio ohituren inguruko datuak eman ditu ezagutzera.
Aipatu datu horien arabera, EAEko gazteen % 81,9 oinez mugitzen ohi da bere eguneroko joan-etorrietan. Garraio-publikoa nagusiki erabiltzen duten gazteen kopurua, ia % 40raino heltzen da eta bizikleta erabiltzen dutenen kopurua, berriz, % 8,1ekoa da. Horrela, egunero garraiobide jasangarriren bat erabiltzen dutenen kopurua % 88,9koa izango litzateke.
GEBek emandako datuen arabera, gazteek garraiobide jasangarriak erabiltzeko ohitura handiagoa dute. Horrela, garraiobide jasangarriak erabiltzen dituztenen artean 15 eta 19 urte bitarteko gazteak dira nagusi. Adinak aurrera egin ahala, horrelako garraiobideak erabiltzeko joera txikiagoa izaten da.