Orgasmoa, gizon zein emakumeetan sexu harremanen goi puntua da. Hala ere, hainbat emakumek orgasmora iristeko zailtasunak izaten dituzte. Orgasmo bat izateko funtsezkoa da gure gorputza behar bezala kitzikatzea, eta kitzikapen hori eraginkorra izan dadin, gure gorputza ahalik eta hoberen ezagutzea gomendatzen da.
Orgasmoa kitzikapen sexualaren ondorioz sortutako energia eta tentsio sexualaren askapena da eta bertara iristeko zenbait pauso igaro behar dira: baginaren lubrifikazioa, aluaren handiztea, arnasketaren etetea… hauek guztiak emakumezkoen orgasmoaren atari dira. Aipatu ‘sintomekin’ batera emekumeek tentsio sexuala pilatzen dute eta odola sexu organuaren inguruan pilatzen da. Orgasmoarekin batera, tentsio eta odol hau askatzen da, frantsesek ‘le petit mor’ edota heriotza txikia delakoaren sentsazioa sortuz.