Iruñeko Udalak gazteentzako urteko jardueren programak egikaritzeko laguntzak deitu ditu. Deialdi horrek 60.000 euroko diru-hornidura du, eta gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko proiektuak egiten dituzten Iruñeko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta dago.
Laguntza horien helburua da 14 eta 30 urte bitarteko gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea, sormena, autonomia, konpromiso soziala edo elkartasuna sustatzen duten jardueren bidez.
Proposamenak telematikoki aurkeztu beharko dira Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan, apirilaren 12a baino lehen