Uztailetik aurrera Gasteizek “Conecta Empleo” anezka berria izango du

Gasteizen izango den “Conecta Empleo” anezka berriak langabezian diren pertsonei doako orientazioa eta aholkularitza eskainiko die. Anezka berria uztailaren erdialdean abian jarri eta abenduaren erdialdera arte lanean izango da. Egitasmo berriaren xedea da, teknika eta tresna berrien bidez, lana bilatzen laguntzea eta gaitasun digitalak eta zeharkakoak indartzea.

Orientazioa eta aholkularitza

Enpleguan, tresna digitaletan eta lan ibilbideetan espezializatutako teknikariek parte hartzen duten pertsonak gidatuko dituzte beren enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea lortzeko.

Programak lan-prospekziorako plan bat garatzen ikasteko eta bere helburu profesionala ardazteko adimen emozionaleko dinamikak; curriculumen eguneraketa eta lan-elkarrizketen simulazioak; enplegagarritasun-mapak eta enpresekiko harremanak biltzen ditu.

Anezkan parte hartzeko hautatuak diren pertsonak online topaketak egingo dituzte aplikazio informatiko ezberdinen bidez eta, zenbait kasutan, baita aurrez aurreko topaketak ere. Hala ere, programa oso-osorik online egitera aldatu ahal izango da, pandemiaren egoeragatik hala behar izanez gero.

Programa honetan parte hartzeko interesa duten horiek ekainaren 28ra arte eman ahal dute izena, bai http://www.lanzaderasconectaempleo.es/ web gunearen bidez, bai zuzenean Ignacio Ellacuría Udal Zentroan goizeko ordutegian. Deialdia 18 eta 60 urteko langabetuei dago zuzenduta, euren ikasketa-maila edonolakoa dela ere (DBH, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea…) Ekimena Santa María la Real fundazioak eta Telefónica fundazioak bultzatzen dute, Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagunduta, POISES programa eragilearen bitartez, eta Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala ditu lankide.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.