Abian da BAD-Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren 24. edizioa. Aurtengo edizioari hasiera eman zion atzo Metrokoadroka Sormen Laborategiak euskarazko “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlanaren estreinaldiarekin.
Aurtengo edizioa urriaren 23ra arte luzatuko da eta, guztira, nazioarteko zein tokiko 20 bat ikuskizun eskainiko ditu. Euskal ordezkaritzari dagokionez, honako hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten artistak: Metrokoadroka Sormen Laborategia; Mollis; Tripak; Itziar Manero; Denis Martínez; Vulnera Compañia eta Itzuli Konpainia.
Nazioarteko ordezkaritzari dagokionez, Ingalaterrako, Frantziako, Mozambikeko, Suediako, Suitzako, Italiako eta Uruguaiko artistak izango dira. Kasu horretan, nazioarteko artisten zenbait elkarlan ikusi ahal izango dira, hala nola, Ertzak Mozambikeko artistekin egindako ‘Otempodiz’ izenburuko lana; Uruguaiko eta Frantziako artisten artean egindako ‘LP (Long Play)’ lana; ‘I´ll be back’ (Suitza, Suedia, Italia eta Euskal Herria); eta, ‘Psychodrama’ (Erresuma Batua eta Euskal Herria).
Aurtengo edizioari amaiera emango dion lana, urriaren 23an, Madrilgo Aves Migratorias konpainiaren ‘El Águila’ dantza ikuskizuna izango da. Aurtengo edzioan sei estreinaldi izango dira: Mollisen ‘La fragilidad de mi pene’; Tripak kolektiboaren‘Platea’; Denis Martínezen ‘365’; Vulnera konpainiaren ‘Lo que no se ve’; Itziar Maneroren ‘Memoria’; eta, Ertzaren ‘Otempodiz’.