Abian da Unibertsitate Antzerki Hamabostaldiaren XXIII. edizioa

Gaur bertan hasiko da Iturramako Civivoxean Unibertsitate Antzerki Hamabostaldiaren aurtengo edizioa. Atrezzo konpainia Mel Brooksen ‘Ekoizleak’ antzezlanarekin izango da aurtengo edizioa zabalduko duena. Zikloa martxoaren 16ra arte luzatuko da.

Esan bezala, aurtengoa XXIII. edizioa izango da eta guztira, 9 antzezlan programatu dira. Horiek guztiak unibertsitateko ikasleekin osatutako 4 konpainiak antzeztuko dituzte. Unibertsitarioek Mel Brooks, Henrik Ibsen, Dario Fo, Jean Paul Sartre, Antonio Buero Vallejo, Miguel Mihura eta Federico García Lorcaren lanak antzeztuko dituzte.

Antzezlan guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrerak euro bakar baten truke eros daitezke, baina, horretarako, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 010 telefonoaren bidez, presentzialki edozein Civivoxen edo www.pamplonaescultura.es web gunearen bidez.

Hauek dira aurtengo programazioa osatzen duten lanak:

  • Martxoak 2, asteartea. LOS PRODUCTORES. Atrezzo
  • Martxoak 4, osteguna. HEDDA GABLER. Mutis por el Foro
  • Martxoak 5, ostirala. REFUGIO DE ANTÍGONA. Dramarte
  • Martxoak 6, larunbata. NO HAY LADRÓN QUE POR BIEN NO VENGA. Mutis por el Foro
  • Martxoak 9, asteartea. A PUERTA CERRADA. Mutis por el Foro
  • Martxoak 11, osteguna. LAS CARTAS BOCA ABAJO. Mutis por el Foro
  • Martxoak 12, ostirala. NO ES TAN FÁCIL Atrezzo
  • Martxoak 13, larunbata. MI ADORADO JUAN. Chismarracos
  • Martxoak 16, asteartea. LA CASA DE BERNARDA ALBA. Mutis por el Foro

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.