16 eta 29 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok beren formakuntza hasi dute Iruñeko Udalak antolatzen dituen lantegi-eskoletan. 20 hilabetez, gazteek igeltserotzari, hargintzari, zurgintzari, soldadurari, mendi eta lorategien kudeaketari eta eraikinen mantentze-lanei buruzko prestakuntza teoriko-praktikoa jasoko dute, jasangarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren ikuspegitik.
Formakuntza egiten duten bitartean, lehen egunetik, gazteek soldata bat jasoko dute. Bi hilabeteko hasierako etapan parte-hartzaileek bederatzi euroko beka jasoko dute egun bakoitzeko eta, ondoren, txandakako prestakuntza-kontratu bat, hilean 819 euro gordinekoa lehen urtean, eta 945 euro gordinekoa bigarren urtean.
Programa amaitzean, gazteek, konpetentzia digitalei eta genero-berdintasunari buruzko prestakuntzaz gain, beren lanbide-kalifikazioa egiaztatzen duten ziurtagiriak eskuratuko dituzte.
Aurtengo edizioa
Aurtengo ediziorako 400 eskaera baino gehiago jaso dira, hots, 69 eskaera eskaintzen diren 17 plaza bakoitzeko. Jasotako eskaera guztien artean ia laurten bat (% 23,5) emakume gazteena da. Azpimarratu behar da kasu horretan igoera nabarmena erregistratu dela, aurreko edizioetan izena eman zuten emakume gazteen kopurua % 13,7 eta % 11 baino ez baitzen izan.
Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan Iruñeko Udalak antolatzen dituen lantegi-eskolak 1986an jarri ziren martxan. Ordutik hona, 2.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute formakuntza programa horien barruan.