Afektuaren papera sexu-gogobetetasunean: harreman osasuntsuetarako gakoa

Afektibotasunak pertsona batek prozesatzen dituen emozioei eta sentimenduei egiten die erreferentzia, eta giza interakzio guztietan agertzen da.

Afektibotasuna eta sexu-gogobetetasuna edozein bikote-harreman baldintzatzen duten bi dimentsio dira. Amodioan, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako harreman batek, sexu-intimitatea handitzeaz gain, bizitza emozionala eta afektiboa hobetzen ditu. Horregatik, garrantzitsua da bi elementu horietan arreta jartzea harremana egonkorra eta gogobetegarria izateko.

Aipatu alderdi horietakoren batean arazoak azaltzen badira, baliteke zuzenean bestean eragitea. Horregatik, funtsezkoa da arazoaren iturria identifikatzea eta horri behatuki aurre egitea komunikazio ireki baten bidez.

Afektibotasuna

Baina zertaz ari gara harreman batean den afektibotasunari buruz hitz egiten dugunean? Afektibotasunak pertsona batek prozesatzen dituen emozioei eta sentimenduei egiten die erreferentzia, eta giza interakzio guztietan agertzen da. Beste modu batera esanda, erreakzio bat sortzen duten edo esperientziak sentitzeko, hautemateko edo bizitzeko moduari eragiten dioten barne-egoerak adierazteko erabiltzen da. Afektibotasunak bikote-harremanetan duen eragina aztertzea oso garrantzitsua da. Izan ere, harremana lagun dezakeen faktore bat da, baina, aldi berean, bikotekideak aldentzeko gaitasuna ere badu.

Afektibotasunak bikote-harreman batean den sexu-gogobetetasuna aldatzeko edo hobetzeko gaitasuna du. Bizitzan zehar, pertsonok egoera zailei aurre egin behar izaten diegu eta, zenbait kasutan, gainezka egiten dugu. Horrelako kasuetan, gure karga emozionala astunegia izaten da eta horrek zuzeneko eragina du gure sexu-desiran eta, ondorioz, zeharka, baita sexu-gogobetetasunean ere.

Afektibotasuna eta sexualitatea behar bezala ulertzeak eta bikotekidearekin komunikazio irekia izateak harremanaren kalitatea hobetzen lagun dezake. Gainera, autoerregulatzen ikastea garrantzitsua da arazoei modu egokian aurre egin ahal izateko. Azken finean, pertsona guztiak izaki emozionalak gara; momentu onak eta txarrak izan ohi ditugu eta, horregatik, emozioek ematen diguten informazioan arreta jartzez gain, horiek bestearengan zein nolako eragina duten ere aintzat hartu beharko dugu, komunikatzeko eta hobetzeko.

Argazkia: shutterstock.com

Advertisements