Abian da Gauekoak programaren denboraldi berria. 2022. urteko lehen erdiko programazioa otsaila eta ekaina bitartean gauzatuko da. Programazioa osatzen duten proposamen guztiak doakoak izango dira eta gehienak, % 60 inguru, euskaraz. Programa hainbat diziplinetako proposamenekin osatu da, hala nola, abentura, umorea, kirola, kultura, tailerrak… Denboraldi berrirako proiektuen poltsa bat osatu da. Bertan, gazteek, taldeek edo elkarteek izan ditzaketen ideiak jasoko dira eta Gauekoak barruan gauzatu ahal diren aztertuko da.
Aisialdia
Gasteizko Udalak sustatzen duen egitasmo honen xedea da gazteria alorrean lan egiten duten erakunde eta elkarteen edo gazteek bere kabuz aurkezten dituzten proposamenak gauzatzea. Proposamenek aisia izan behar dute ardatz eta kultura eta sozializazio osasungarriaren aldeko apustua egiten da, betiere, parte-hartzea eta euskara bultzatuz.
Programazioa
Hauek dira datozen asteetarako programatutako jarduerak:
Otsailak 19, larunbata (10:00). Esposizio eta errebelatu analogikoaren inguruko tailerra.
- Otsailak 25, ostirala (17:00). Ihes-gela: Bizitza nuklearra.
- Otsailak 25, ostirala (17:30). Sukaldaritza japoniarra.
- Martxoak 5, larunbata (11:00). Afrikako dantzen inguruko tailerra.
- Martxoak 12, larunbata (10:00). Diseinu tailerra.
- Martxoak 12, larunbata (19:30). Antzerkia: ‘Renascenti’.
- Martxoak 19, larunbata (10:00). Koadernaketa tailerra.
- Martxoak 26, larunbata (10:00). Joskintza tailerra: oihalezko konpresak.
- Apirilak 1, ostirala. Sukaldaritza amerikarra.
- Apirilak 2, larunbata (08:00). Ferrata bidea Sobronen. Apirilak 8, ostirala (18:30). Pole dance.