Aitzina Folk elkartasun-jaialdiaren XII. edizioa

Sarreren salmentatik ateratako etekin guztia ataxia-telangiectasia gaixotasun arraroaren ikerketa proiektuak laguntzera bideratuko da

Azaroa eta abendua bitartean egingo den Aitzina Folk jaialdiaren XII. edizioak 20 kontzertu eta publiko guztientzako hainbat jarduera programatu ditu. Programazioaren aurkezpen-ekitaldian jaialdiaren zuzendari Patxi Villének gogorarazi duenez, jaialdiaren xede nagusia folk musika eta kultura tradizionala zabaltzea da eta, aldi berean, ataxia-telangiectasia gaixotasun arraroaren ikerketarako fondoak ere lortu nahi dira. Gaixotasun horrek, gaur egun, ez du osabiderik eta erien gutxitasun fisiko progresibo larria eragiten du. Araban gaixotasun hori duten hiru gazte daude.

Egitaraua

Aurtengo edizioaren egitarauan Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko artistek parte hartuko dute. Gainera, ‘Emakumeak folk-musikan’ atalaren bidez, emakumeen parte-hartzea sustatu nahi da.

Jaialdiko jarduerak publiko guztiei zuzenduta badaude ere, ‘Txikifolk’ atalaren barruan familiei berariaz zuzendutako bi kontzertu programatu dira Xirribit Euskal Barrok Ensemble eta Odaiko-ren eskutik. Gainera, nobedade gisa, jaialditik bertatik jaio den Xaramela egitasmoak haurtxoentzako ikuskizun bat eskainiko du.

Aurreko edizioetan bezala, musika tradizionaleko eta folk musikako Topafolk Eskolen topaketa. Azaroaren 30ean egingo den topaketa horretan Gasteizko eta Arabako hainbat ikastetxetako ikasleek beren musika partekatzeko aukera izango dute.

Horrez gain, jaialdiak bi folk session eta zenbait formakuntza tailer ere eskainiko ditu.

Kontzertuak

Irlandatik datozen musikariak protagonista izango dira saio bikoitz batean. Azaroaren 24an, Irlandako folk musikaren dreamteam ezizena jaso duen Lúnasa taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango da. Egun bat lehenago, azaroak 23an, Shoreline Trio hirukoteak maila goreneko musika tradizionalaren programa anitza aurkezteko du.

Azaroaren 30ean, Fillas de Cassandra bikote galiziarrak ‘Últimas Dionisíacas’ izenburua duen bere azken lana aurkeztuko dute. Haiekin batera izango dira Trikitixa Kontrarioko lagunak.

Galiziatik datoz ere Odaiko taldeko kideak. Nazioartean ibilbide oparoa egin duen talde honek ikuskizuna eskainiko du azaroaren 1ean Txikifolk atalaren barruan.

Abenduaren 13an, Iñaki Palacios gasteiztar musikariak txistuaren irudi eraberritu bat aurkeztuko du. ‘Argizaiola’ izeneko bere azken diskoa udazken honetan bertan merkaturatuko da. Bertan, Kalakan taldearekin eta Mikel Urdangarinekin egindako elkarlanak ere entzun ahal izango dira.

Abenduaren 14an, Besaide euskal taldeak bere ezohiko musika tresnen soinuak eramango ditu Gasteizera: zanfona eta alboka.

Abenduaren 20ean, Ipar Euskal Herritik datorren Xiberua Kantu Loraturik-ek Zuberoako kantu tradizionalak eramango ditu oholtzara ikuspegi garaikide batekin. Loraldiaren ekoizpen honek euskal kantagintzaren izen handiak elkartu ditu: Beñat Axiary, Maddi Oihenart, Mitxel Etxekopar, Julen Axiary e Ihintz Iriat. Etxekoparek Europako aztarna arkeologiko zaharrenetako bat den Isturitzeko hiru zuloko txistua berreskuratu duela azpimarratu behar da.

Abenduaren 21ean Cabra taldeak Iberiak Penintsulako eta bere uharteetako doinu tradizionalak eramango ditu Gasteizera.

Eta jaialdiari amaiera emateko, abenduaren 29an, Jon Maiaren ‘Kantu bat gara’ ikuskizuna programatu da. Ikuskizuna zumaiarrak azken 30 urtetan idatzi dituen abestien antologia bat da.

Sarrerak jada salgai daude. Bertatik ateratako etekin guztia Aefat erakundeak babesten dituen ikerketa proiektuak laguntzera bideratuko da. Sarrera erosi ezin duten horiek dohaintza egin dezakete Laboral Kutxaren 3035 0228 96 2280099996 kontu korronte zenbakian.