Arabako eta Gasteizko biztanleriaren heren bat euskalduna da

Araban Euskara Sustatzeko Plan estrategikoaren markoan egin den azterlan baten arabera

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak euskarak Lurralde Historikoan eta bere hiriburuan bizi duen egoera aztertzeko inkesta soziolinguistiko bat egin dute. Aipatu inkesta Araban Euskara Sustatzeko Plan estrategikoaren markoan egin da.

Inkestan bildutako datuen arabera, Gasteizko biztanleriaren % 30 inguru euskalduna da eta beste % 20 inguru elebidun pasiboak lirateke. Emaitzek azaltzen dutenez, 10 elebidunetik zortzi hobeto moldatzen dira gaztelaniaz.

Arabako biztanleriari dagokionez, laurden batek dio euskaraz ongi edo nahiko ongi moldatzen dela eta % 60 inguruk dio euskara ulertzen duela oso ondo, ondo, edo nahiko ondo.

Ikerlana 1.200 inkestatan oinarritu da. Horietatik 678 Gasteizen egin dira. Emaitzen azterketarako honako alderdi hauek aztertu dira: Arabako gizartearen azterketa orokorra; euskara ikasteko ibilbidea; erabilera eta praktika datuak; gazteria, aisia eta kirolari buruzko datuak; komunikabideak eta informazioaren teknologiak; eta, hizkuntzari buruzko pertzepzioa eta iritzia.

Argazkia: Marc Venema / Shutterstock.com