La Perrera eraikinak ‘Mugikortasuna, Prestakuntza eta Enplegua Atzerrian Azoka’ hartuko du otsailaren 28an eta 29an. Jarduera horren xede nagusia da gazteei emantzipazio-prozesuan laguntzea eta, horretarako, Euskadik kanpo izan daitezkeen enplegu eta formakuntza aukera ezberdinen inguruan informazioa eskainiko da.
Azoka 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da zabalik eta, bertan, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proposamenak aurkeztuko dituzten hainbat erakunde izango dira, hala nola, Europe Direct Bizkaia, STEP Language Services S.L., BASQUE TRADE & INVESTMENT UPV/EHU, AIESEC in Bilbao, ESN Bilbao, Comisión Fulbright España-EE.UU., Education USA Spain, Kiribil Sarea, Novia Salcedo Fundazioa, Bilboko Ganbera eta EURES Bizkaia.
Azokan, gazteen mugikortasunaren inguruko hitzaldi, tailer eta mahai-inguruez gain, aisialdirako zenbait ekitaldi ere programatu dira: musika, zozketak eta txokolate dastaketa.