“Aurrera Fest” jaialdiaren bigarren edizioa uztailaren 1etik 25era bitartean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Jaialdiaren eskaintza kulturalaren barruan 19 kontzertu (horietatik lau musika klasikoko kontzertu), 10 antzezlan, 4 bakarrizketa, dantza saio bat eta magia saio bat programatuta daude. Guztira, beraz, euskal artista edo konpainien 35 ikuskizun izango dira.
Izan ere, Aurrera Fest jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako egitasmoa da tokiko kultura-sektorea bultzatzeko. Horregatik, jaialdiaren barruan eskaintzen diren ikuskizun guztiak euskaldun artista edo konpainiena da. Horietatik guztietatik, 27 Bizkaikoak izango dira. Programan biltzen diren ikuskizunetatik lau euskaraz izango dira eta beste bat zeinu-hizkuntzan. Gainera, indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizaziorako ikuskizun bat izango da eta baita bereziki gaztetxoei eta familiei zuzendutako beste hiru.
Ikuskizunetarako ia 8.000 sarrera jarriko dira salgai. Horien prezioak 14,50 eta 26,50 euro bitartekoak izango dira. Sarrerak www.euskalduna.eus web gunean eta ohiko kanalen bidez erosi ahal izango dira. Aurtengo edizioan parte hartuko duten artista eta taldeen artean, Oscar Terol, Oskarbi, Hibai, Korrontzi eta Ados Jazz 4Tet azpimarra daitezke.