Barakaldo aire zabaleko agertoki bihurtuko da

Rataplan kale antzerki jaialdiak doako zortzi ikuskizun eskainiko ditu uztailaren 14tik 20ra bitartean

Barakaldoko Eskulturen Plaza eta Herriko Plaza aire zabaleko eszenatoki bihurtuko dira uztailaren 14tik 20ra bitartean, Rataplan kale-antzerkiaren jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Karmenak jaiekin bat egiten duen ekitaldi honek, adin guztiei zuzendutako doako zortzi antzerki proposamen aurkeztuko ditu.

Jaialdia uztailaren 14an hasiko da Ganso & Cia-ren “¡Welcome & Sorry” lanarekin. Arratsalde horretan bertan, “Electromotores” izeneko ikuskizun ibiltaria egingo da 20:30ean, Bide Oneratik abiatu eta Herriko Plazara iritsiko da rock eta jai txaranga konbinatuz.

Uztailaren 15ean, astelehena, Eskulturen Plazan Maite Guevararen “Susto” obra izango da, 22:00etan. Bertan, lau komediantek beldurrezko gaztelu bateko langileak direla simulatzen dute. Hilaren 16an, Rojo Telónen “Transir” ikuskizuna izango da, 19:30ean, eraldaketa, aldaketa, bizitza eta heriotza bezalako gaiak aztertzen dituen ikuskizuna.

Asteazkenean, hilak 17, Eskulturen Plazan ere, Pikor Teatroren “Ellas Bailan Solas” aurkeztuko da 19:30ean. Gurpildun aulki automatikoetan dauden bi adineko dira protagonistak. Ostegunean, hilak 18, Circ Vermutek “Ni Pies ni Cabeza” eskainiko du 19:30ean, grabitateari desafio egin eta ikusleen irudimenarekin jolasten duen ikuskizuna.

Uztailaren 19an, ostirala, Always Drinking Marching Bandek “La Calle es Nuestra” lana eskainiko du 19:30etan, munduan zehar ibili den ikuskizuna, kalitate handiko musika eta gag surrealistak uztartuz.

Azkenik, uztailaren 20an, larunbata, Spasmo Teatroren  “Mas Mix” antzezlanarekin itxiko da jaialdia.