Janus Lester, Nogen eta Zea Mays  Basking Beat & Bite jaialdian

Janus Lester, Nogen eta Zea Mays Finlandian egiten den Basking Beat & Bite jaialdiaren laugarren edizioan izango dira. Etxepare Euskal Institutuaren laguntza duen jaialdi horren barruan hiru taldeek kontzertuak eskainiko dituzten Helsinkin eta Tamperen abuztuaren 29an eta 31an. Zehazki,  abuztuaren 29an Janus Lester eta Nogen taldeek kontzertua eskainiko dute Tampereko GliveLab aretoan. Egun berean, Zea Mays taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du Helsinkiko Ravintola Emo gunean. Abuztuaren 31an hiru taldeak batera arituko dira Helsinkiko JunkyVegan aretoan. 

Jaialdia irailaren 7ra arte luzatuko da eta euskal kulturari eskainitako hainbat ekitaldi izango dira.