Bada bizitzaren ikuspegi oso positiboa duen gizon bat. Gertatzen zaion guztiari beti alde positiboa aurkitzen dion horietako bat. Egun batean lagun batekin egiten du topo kalean eta lagunak horrela esaten dio:
– Hau ezbeharra! Enteratu al zara? Atzo Eneko ohi baino lehenago bueltatu zen etxera eta emaztea beste gizon batekin aurkitu zuen ohean. Hori ikusita eskopeta hartu eta biak akatu zituen bere buruaz beste egin baino lehen.
– Tira! Zein ondo!
– Ondo? Erotuta zaude? Ezbehar itzela da eta!
– Bai, baina atzo izan beharrean herenegun izan balitz ni izango nintzateke zerraldoan izango zena!