‘Bidaiarien Txokoa’ programaren XX. urteurrena

Apirilaren 4tik 13ra bitartean bidaiak ardatz dituzten hainbat jarduera programatu dira edizio berezi honetan

Apirilaren 4tik 13ra bitartean, Bilboko Begoñako eta Santutxuko Udaltegietan “Bidaiarien Txokoa programaren edizio berri bat egingo da. Aurtengoa, abenturari eta esplorazioari buruzko esperientziak eta ikuspegiak trukatzeko bidaiazaleak biltzea helburu duen egitasmoaren XX. edizioa izango da. Hortaz, edizio berriak askotariko programazioa aurkezteko du, dokumentalak, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak barne.

Programazioa

Hitzaldien zikloa apirilaren 9an hasiko da Igone Mariezkurrenak eskainiko duen ‘Westfjords Islandia ezezagunena bizikletaz’ hitzaldiarekin. Mariezkurrenak Islandiako eskualde basatiena bizikletarekin bisitatu zuen eta bere esperientzia azalduko du Begoñako Udaltegian, 19:00tatik aurrera.

Apirilaren 11n, David Fernándezek eta Amaia Maguregik hezkuntza nola aldatzen ari den azaltzen duen ‘Cien lenguajes’ dokumentala aurkeztuko dute; eta apirilaren 12an, Josu Iztuetak “Nairobitarra” autobusean izandako esperientziak partekatuko ditu ’50 urte lur azaletik’ izenburuko hitzaldian.
Gainera, Begoñako eta Santutxuko Udaltegiek Mendi Film Festivalen parte izan diren dokumentalen proiekzioak eskainiko dituzte. “Elevated”, Mendi Film Festival jaialdiaren aurreko edizioan Eskaladako Film Onenaren Saria irabazi zuena, eta “Crying Glacier”, edizio berean Film Labur Onenaren saria jaso zuena, besteak beste, proiektatuko dira.

Erakusketak

Halaber, bi erakusketa egingo dira: “Cien lenguajes”, Amaia Maguregi eta David Fernández argazkilariena, Begoñako Udaltegian; eta “Gagauzia, Moldaviako estepako gutxiengo etnikoa”, Diego Herrera Carcedo kazetari eta argazkilari dokumentalarena, Santutxuko Udaltegian. Bi erakusketak apirilaren 5etik aurrera egongo dira zabalik, eta apirilaren 12an, 18:00etan, Diego Herrerak bere erakusketaren bisita gidatua eskainiko du.

Jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da lekua bete arte.