Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek 2015-16 ikasturtean eskola-jazarpenak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren datuak aurkeztu ditu. Datu horien arabera, eta aurreko ikasturtearekin alderatuz, eskola-jazarpen kasuak bikoiztu egin direla azpimarratu behar da. Hala ere, Uriartek azaldu duenez, igoera horrek ez du esan nahi gero eta jazarpen gehiago daudenik baizik eta jazarpenarekiko gero eta tolerantzia gutxiago dagoela. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, jazarpen kasu gehienak DBHn ematen dira. Gainera, kasuen laurden bat inguru Internet edo sare sozialen bidez eman dira, hots, ciberbullying kasuak izango lirateke.