Sexu esperientzia erakargarrienetako bat zure bikotekidearekin bainu bat hartzea izan daiteke. Bainera barruan zure kidearekin biluzik izatea intimitate momentu paregabea da eta gauza berriak probatzeko aukera ezin hobea emango dizue.
Bainua ahalik eta erotikoena izan dadin komenigarria da gauzak aldez aurretik prestatzea. Baineraren tamaina, noski garrantzitsua da; ez du zertan igerileku bat izan behar, baina gutxienez bi pertsona sartzeko adina leku izan beharko du. Argiak eta musika zaindu beharreko beste bi ezaugarri izango dira. Lehenengorako, nahikoa duzu kandela batzuk piztearekin (ez erabili argi elektrikorik bainera ondoan, oso arriskutsua izan baitaiteke). Merkatuan horrelako momentuetarako kandela bereziak saltzen dituzte, hots, nahikoa handiak eta lurrintsuak. Gainera, bainera barruan, adibidez, ura tintatuko duten bainu-gatzak erabili ahal dituzue. Zenbait jendek arrosa petaloak ere erabiltzea gustoko du.
Musikari dagokionez, erlaxatzeko musika baxua erabili eto bestela inolako zarata edota soinurik ez dagoela ziurtatu.
Bainugela gure gustora dugula, akziora pasatzeko unea iritsiko da. Bainera barruan, ura dugula baliatuz, ohean egin ezin diren hainbat gauza burutu ahal izango ditugu. Hemen ere merkatuan hainbat baliabide aurki ditzakegu. Hauetatik belaki bibratzaileak gomendatuko dizkizuegu. Hauek, dutxan erabiltzen ohi ditugun belakien antzekoak dira, baina bibratzeko gaitasuna dute. Hauekin, gure bikotekideari masaje kitzikagarri bat eman ahal izango diogu.