‘Bilbao Metal Pop-Rock’ erakustaldiaren XXXVII. edizioa

Aste Nagusia dela eta, Bilborockek 16 kontzertu hartuko ditu abuztuaren 17tik 24ra, bi kontzertu arratsaldero

Abuztuaren 17tik 24ra bitartean, Bilboko Bilborock Aretoak 16 kontzertu hartuko ditu ‘Bilbao Metal Pop-Rock Erakustaldiaren’ 37. edizioaren barruan. Arratsaldero bi emanaldi izango dira, 20:00etan eta 21:00etan. Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Aurten, Erakustaldiak bere historiako bigarren parte-hartze handiena izan du, 116 talde eta artista inskribatu baitira. Horietatik, % 44,8 Bilboko formazioak dira, eta % 55,2 gainerako lurralde historikokoak.

Aurtengo ediziorako hautatutako 16 banden artean, bostek euskara erabiltzen dute eta zazpik emakumeren bat dute beren kideen artean.

Ekitaldiak askotariko generoak biltzen ditu, hala nola electro pop, hip hop, rap, swing, blues rock, indie pop eta punk generoak.

Kontzertuak
  • Abuztuak 17: Sweet Rage eta Pomeray
  • Abuztuak 18: Las Sexpeares eta Mikosis (Bilboko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako Villasound lehiaketatik datorren emakumez osatutako taldea).
  • Abuztuak 19: Ibai García Blues Project eta Memphis Belles.
  • Abuztuak 20: Simon Carranza eta Vittersweet.
  • Abuztuak 21: Soporte Vital Basico eta Triple Zero Band.
  • Abuztuak 22: Adur eta Doble Fuerza.
  • Abuztuak 23:  Fear Crowd eta 4 Villains.
  • Abuztuak 24: Frakture eta Knives.