Bilboko Udalak, “Bilbao 2022 Plana: 21 neurri Covid-aren ondorioen kontra” markoaren barruan, 30 kultur eta sorkuntza egitasmo babestuko ditu. Guztira, 397.727 euro bideratutako aipatu egitasmoak diruz laguntzeko.
Laguntza plan berri horren xede nagusia, osasun egoerak Bilboko hainbat enpresei eta pertsonei eragin dizkien kalteak arintzea da.
Deialdira aurkezten diren egitasmoek Bilboko programazioa eta kultur bizimodua hobetu beharko dute eta aurten bertan garatu beharko dira. Izan ere, laguntzen poltsa berria kultur eta sorkuntza sektoreko proiektuetara bideratuko da nagusiki. Diruz lagunduko diren esparruak honako hauek izango dira: arkitektura; arte eszenikoak; ikus-arteak; artisautza; ikus-entzunezkoak; eduki digitalak; diseinua; edizioa; hizkuntzaren arloko industriak; moda; musika; ondarea; publizitatea eta marketina; antolakuntza zerbitzuak (arte-hezkuntza, bitartekaritza, ekitaldiak antolatzea eta ekoiztea; kultur aholkularitza eta kudeaketa); bideo-jokoak; eta zeharkako kultur jarduerak.
Hiru kategoria
Deialdia hiru kategoriatan banatu da, ahalik eta jarduera gehien erakartzearren Lehenengo kategorian, A kategorian, alegia, 7 egitasmo finantzatuko dira, bakoitza 5.000 eurorekin. B kategorian, berriz, 10 egitasmo lagunduko dira eta horietako bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu. Azkenik, C Kategorian, 13 proiektu finantzatuko dira, bakoitza 14.900 eurorekin.
Egitasmoak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Proiektuak aurkezteko epa datorren martxoaren 18an amaituko da. Deialdiaren oinarriak www.bilbaokultura.eus web gunean ikus daitezke.