Bilboko Udala gazteen gaueko aisialdi-eredua aldatzeko lanean izan da azken hilabeteetan. Gazteekin eta beste hainbat eragile sozialekin zuzenean lan egin ostean, Gazteria eta Kirol Sailak kirola eta hiri-kultura ardatz dituen proposamena aurkeztu du. Horren izena ‘Bilbao Gazte Night’ da eta, funtsean, komunitatearen elkarbizitzarekin eta gazteen ongizatearekin eta osasunarekin bateragarri diren aisialdirako aukerak aurkezten ditu. Izan ere, prozesuan parte hartu duten hainbat gaztek kirola eta kulturarekiko interesa azaldu dute. Horrela, programa berriaren barruan, hiriko hainbat puntutan hainbat jarduera garatuko dira: kirol jarduerak, kontzertuak, hiriko artea… Ekainean jada horietako zenbait jarduera burutu dira, hala nola, ‘Street Art Txanda’ edo ‘FIFA + Asian Party’. Udazkenerako, ‘Bilbao Kirol Street’, ‘Futbol Cup Bilbao’ edo ‘Uniko Soinua’ izeneko jarduerak programatu dira.