Irakurketa denbora: minutu 1
Bilbok RSME-ren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua hartuko du urtarrilaren 13tik 17ra bitartean. Bizkaia Aretoan eta Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo den ekitaldi honek nazioarteko 500 matematikari gazte inguru bilduko ditu.
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu du, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Real Sociedad Matemática Española (RSME) erakundeekin batera, munduko matematika komunitatearen etorkizuneko erreferenteen arteko lankidetza sareak indartzeko helburua duen bi urtean behingo topaketa hau.
Programa
Programa zientifikoak zazpi osoko bilkura izango ditu, Estatuko eta Europako unibertsitateetako ikertzaile nabarmenen eskutik, horien artean, UPV/EHUko Jon Asier Bárcena-Petisco eta Bonneko Unibertsitateko María Inés de Frutos Fernández. Horiez gain, 366 aurkezpenen bilduko dituzten 38 saio paralelo eta 22 posterren erakusketa bat ere programatu dira. Horietan guztietan, matematikaren hainbat adar jorratuko dira, aljebratik datuen zientziaraino.
Kongresuaren dibulgazio-jarduera berezietako bat urtarrilaren 15ean izango da Bidebarrieta Kulturgunean. Egun horretan, matematika eta bertsolaritza uztartzen dituen “Bertsomatikak” izeneko jarduera berezia eskainiko dute Kiko “Dr. Hipotenusa” Belchí, Mª Ángeles García Ferrero eta Álvaro Lozano Rojo matematikariek Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin batera.
Interesdunek saio eta hitzaldien egitarau osoa kongresuaren webgunean kontsulta dezakete: https://jovenes2025.rsme.es/horario.html