Bilboko Triatloia irailaren 14an ospatuko da

Bilboko probaren 13. edizioan, Half modalitatea Distantzia Erdiko eta Luzeko Triatloiko Ranking Nazionalerako puntuagarria izango da

Datorren larunbatean, irailak 14, Bilbok Bilbao Triathlon probaren XIII. edizioa hartuko du, non diziplina honetako triatloilari onenak bilduko diren hiriaren erdigunean. Aurten, probak bi berrikuntza nabarmen ditu: Distantzia Olinpikoaren itzulera, ibilbide berrituarekin, eta Half modalitatea. Azken hori Distantzia Erdiko eta Luzeko Triatloiko Ranking Nazionalerako puntuagarria izango da, Estatuko eta Euskal Herriko triatletarik onenetako batzuk erakarriz.

Lehiaketak hiriko erdigunea eta Bilboko itsasadarra izango ditu agertoki nagusi, bertan egingo baitira igeriketa eta oinezko lasterketa segmentuak. Irteerak 13:30ean hasiko dira, Ramon de la Sota kaitik, Itsasmuseum Bilbao parean. Lehenik eta behin, Half modalitateko parte-hartzaileak aterako dira, ondoren Aquabike modalitatekoak eta, azkenik, distantzia olinpikoko triatletak. Igeriketa segmentuak 2.000 metroko joan-etorriko ibilbidea izango du Half eta Aquabike modalitateetan, eta 1.500 metrokoa Olinpikoan.

Txirrindularitza probari dagokionez, Half eta Aquabike modalitatean parte hartzen duten kirolariek 83,2 kilometro dituen zirkuitua osatu beharko dute. Distantzia olinpikoko modalitatea aritzen diren horiek, berriz, 45 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Bizkaiko lurralde historikoan barrena. Parte-hartzaileak Bilbotik Asuarantz abiatuko dira, eta ibilbidean hainbat udalerri igaro behar izango dituzte. Horien artean aurkitzen dira, adibidez, Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama, Larrabetzu, Fruiz eta Meñaka, besteak beste. Lasterketa oinez egingo da Itsasadarreko pasealekuan zehar, Itsas Museoaren zabalgunetik Udaletxeko zubiraino, bi ertzak hartuz.

Lehen txirrindulariek 14:50ean (Olinpikoa) eta 15:45ean (Half) osatuko dute ibilbidea, eta lehen finalistak 15:20tik 17:00etara iritsiko dira helmugara. Sari banaketa 19:00etan egingo da Itsasmuseum Bilbaon.