Bilboko urbanBAT jaialdiaren 4. edizioak alterotopiak izango ditu ardatz

Azaroaren 19 eta 21 bitartean Zaramari-k antolatu eta hirigintza eta gizarte berrikuntza jorratzen dituen urbanBAT kultur-festibala burutuko da Bilbon. Ekitaldi honen xede nagusia hiriaren gainean diren bestelako ikuspegiak azaltzea da eta horrela, aurtengo edizioaren ardatza alterotopiak izango dira, hots, hirietan dauden pitzadurak, zirrikituak, ertzeak, mugak, hutsune anomaloak… Alterotopia hauetatik, egungo hirigintza programen ezaugarri diren normalizazio eta homogeneizazioei alternatiba bat eman nahi zaie, besteak beste, lankidetza, autokudeaketa eta aldi baterako elkarteen printzipioen pean autoekoitzitako guneen bidez.

Programak, besteak beste, sorkuntzarako tailerrak, hitzaldiak, tokiko arazoen gaineko lantaldeak, Bilbo Zaharra eta San Francisco auzoetako zenbait eremuetara bisitak, kontzertuak eta bestelako kultur jarduerak aurkezten ditu.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.