Bilborockek aurkeztu berri duen 2024. urterako programazioak 38 jarduera bilduko ditu. Horiei esker, gazteek beren profesionalizaziorako baliotsuak izan daitezkeen prestakuntza eta tresnak jasoko dituzte, talentu eta pertsona sortzaile berrien harrobi bat sortuz. Gainera, programazioak irekita jarraitzen du gazteek egin ditzaketen proposamenetara.
Bilboko Udalak bultzatutako programazioaren xedea da Bilborock benetako ekintzailetza-laborategi bihurtzea da, talentu gazteei musika-, kultura- eta sormen-esparruetan garapen profesionala lortzeko beharrezkoak diren tresnak eta prestakuntza eskainiz.
Iaz, Bilborockek 33.000 pertsona baino gehiago bildu zituen 387 ekitalditan, eta horietatik 112 gazteek antolatu zituzten.
Aurtengo programazioa
Urte honi begira, Bilborockek hiru proposamen berri prestatu ditu:
- “MIX-A”: DJen erakustaldien hileko zikloa, kolektibo profesionalen esperientzia tokiko gazteen freskotasunarekin uztartuz, arreta berezia jarriz emakumeen partehartzean. Sarrera doakoa izango da, musika kulturarako sarbidea sustatuz.
- “DJ LOKALA”: Puntako DJ ekipamenduarekin hornitutako espazio bat eskainiko duen ekimena, sortzaile gazteek beren saioak entseatu ditzaten, komunitate aktibo bat sortuz. “PHASE”rekin lortutako hitzarmenari esker “DENON PRIME GO” delako ekipamendua erabil ahal izango da, baliabide profesionalak bermatuz.
- “FRESKURE”: Bilborockek programa honetako kontzertuen maiztasuna handitzen du hilero, taldeei “Son Estrella Galicia” ekitaldietan parte hartzeko aukera eskainiz. Gainera, musika eta kultura arloan aditua den Deu Txakartegiren prestakuntza jasoko dute talde guztiek.
Berritasun horiek eskaintza oso bati gehitu behar zaizkio: bideo-klipak grabatzeko eta aurkezteko saioak, kontzertu akustikoen zikloak eta hiriko jaialdiak.
Bilborockek dagoeneko finkatuta dauden “Lokal Sessions”, “Bideoklipa”, “Igandays”, “Berriak”, “Femme Bilbao”, “Klasikoak”, “Imaginautak” eta “Gazte Egunak” programak eskaintzen jarraituko du aurten.