Bizilagunak

Kalekume dira, herri desberdinetatik iritsi dira, kultura desberdinekin. Bere bizkar-zorroetan zapore ta kolore berriak dakartzate; mundua partekatzeko asmoz. Hala ere, ez ditugu beso zabalik hartzen. Horregatik, lerro hauen bidez, SOS Arrazakeriaren ekimena txalotu nahi dut!! Urtero ehunka lagun batzen ditu, hemengoak eta hangoak, mahaia eta mahai-zapia parteka ditzaten. Baina hemen berria den gauza bakarra formatua da.

Janaria belaunaldi-belaunaldiz, herriz-herri partekatu dugulako, beti egin ohi dugulako. Aspaldi, gure euskaldun ogi hitzaren jatorria bilatuz nenbiltzan, eta bitxia iruditu zitzaidan aurkitutakoa: «Afrikako mendebaldean, ogi hitza erabiltzen da. Hartzitutako zerealez egindako ahiari deritzote; arto, basarto edo artatxikiaz egina dagoena. Errezeta tradizionalak, zerealak hiru egunez uretan murgiltzea proposatzen du; hezetan ehotuz; eta beste egun batzuk hartzitzen utzi, ahia garraztuz». Egosita jaten da. Posible izango litzateke gure talo tradizionala, artozkoa, ogi afrikarrarekiko erlazioren bat izatea? Argi dagoena, gure sukaldaritza tradizionalak zenbait urtetan atzera egiten duela. Baina urrundu ahala, ohitura zahar ohiek askotan euskaldunak ez direla, ohartzen gara. Gure arbasoak, emigratu zuten haiek, maleta hutsarekin abitu ziren Kalifornia, Suitza edo Argentinara; bueltatzerakoan, esperientziez eta kulturaz kargatuta ekarri zutelarik. Gastronomikoa zen kultura ere bai: elikagai, errezeta eta zentzumen-esperientzia berriez ohartu ondoren. Emigrazio bakoitzak, aurkikunde bakoitzak gure sukaldaritzari iraultza berri bat, eragin dio.

[pullquote]“Erakunde askok laguntza behar dute egunero; baina zure lagunak edota bizilagunak ere bai”[/pullquote]

Iristen diren haiekin, gure mahaia partekatzeko beldur gara; zergatik? Batera existitzen gara, baina ez gara gure auzotarrekin bizi. Pauso bat aurrera eman duten familiak edo lagunen taldeak, eta probatzea erabaki dutenek, poz-pozik daude. Euskaldunak arabiarrak etxean hartu dituzte; afrikarrak ere, euskaldunak hartu; hegoamerikarrak euskaldunekin errezetak batu dituzte… Egia da erlijioa, ideologia edota ekonomiak banatzen gaituela. Murgilduta gaituen balio-krisi mingotsak, diru jaunak buru izanda, hiritarren artean hesiak jartzen dituela. Otordu lasaia partekatzea aldiz, elkartzen gaitu; bizikidetasunaren gozo zaporea ematen du, eta sinesten genueneko baina antza gehiago dugula frogatzen du.

Umeek ez dakite desberdintasunez. Artikulu hau idazten ari nintzen bitartean, iragarki hori berriro ere ikusi dut. «Amatxo bat sukaldean. Bere alaba txikia, hurbildu eta galdetzen dio: amatxo, zer dago afaltzeko? Amak sakon arnastu eta erantzuten dio: maitia, hau ogitarteko magikoa da… da ogiarekiko ogia eta guk barruan dagoena imajinatzen dugu… itxi begiak… zerena nahi duzu izatea? Neskak erantzuten du: hirugiharreko. Amak behartutako irribarrearekin, erantzuten dio: ummm-a, usaintzen al duzu maitia?». Iristen direnek, abagune berria bilatuz, lana bilatuz egiten dute. Bertakoak ere, krisia dela eta, lanaren bila dabiltza. Ondorioz, ume askok, familia askok gose dira, eguneroko ogia falta zaie. Askotan, beste munduko arazoa dela demagu, baina zure herrian, kalean, auzoan gerta leike. Bizikide eza, errealitatearen begiak ixten ditu.
Data hauetan, elikagai-bilketa kanpainak bonbardatzen gaituzte… Elikagaien Bankuak egiten dituztenak, esaterako. Laguntza, salbuespenezko kanpainetan behar da soilik? Gabonetan?; ala kanpainak egiteko beharra, urteko gainerako egunetan laguntzarik falta dutelako da? Erakunde askok, fundazioek, elkarteek… kolaborazioa behar dute egunero; baina zure lagunak edota bizilagunak ere bai. Beharrak larritzen du eta zuk zerbait egin dezakezu !! Ginear, Senegal, Dominikar batekin mahai partekatzeak, ez du bere beharrak asetuko; baina bere egoera pertsonala aldatuko du. Herriaren parte sentiarazteak, herritar bihurtuko du.

Ongi etorriak izan daitezen, mundua deitutako leku bateko hiritarrak!!

Nerea Segura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.